Beti-Gazteko ostalariei oroigarria, agur esan dutela eta
Zaldibiako jubilatuen elkarteko tabernariei esker ona agertu diete bazkideek eta udalak, hamar urtez bertan aritu eta gero.
Zaldibiako jubilatuen elkarteko Beti-Gazte tabernako ostalariek lan hori utziko dute. Elkarteak, udalak eta erabiltzaileek esker on erakutsia egin zieten herenegun arratsaldean Lurdes eta Txori ostalariei, oroigarri bana oparituta. Hamar urtean izan dira Beti-Gazteko tabernaren arduradun. Udalak esleipen prozesua ireki, eta lehiaketara atera du zerbitzua orain.