San Martin eguna ospatu dute Urretxun eta Agiñan
San Martin eguneko festa eta abenduko feria bateratu dituzte Urretxun. Agiñan, prozesioa eta bazkaria egin dituzte.
San Martin eguna ospatu dute Zumarragako Agiña auzoan eta Urretxuko Iparragirre plazan. Agiñan, eguerdian, meza eta prozesioa egin dituzte. Ondoren, hamaiketakoa egin dute auzoko elkartean. 14:30ean auzoko erretiratuak bazkaria egin dute toki berean.
Urretxuko festari dagokionez, Udalak Abenduko Feria eta San Martin eguneko festa bateratu ditu, biak indartzeko. Lanabesak eta otarrak zozkatuko dituzte baserritarren artean eta ondoren haurrentzako jolasak eta txokolate jana egon dira. Pentatloi erakustaldia ere egon da. Adin guztietako herritarrek osatutako bi taldek parte hartu dute. 19:00etan odolki pintxo dastaketa hasi da eta 19:30ean musika bandak eta Lizarriturri txistulari taldeak kalejira egin dute. Bukatzeko, bi urdaiazpiko zozkatu dira. Zenbaki sarituak 888 eta 1411 dira.
Gotzon Aranburuk egindako bideoa:
Eguneko argazki gehiago ikusgai, Otamotz.eus atarian:
San Martin eguna ospatu dute Urretxun eta Agiñan