Gabonetara begira jostailu bilketa egingo dute Ordizian
Ekimen horren bidez Ordiziako Udalaren helburua da, aurtengo Gabonetan ere, herriko haur bat bera ere ez dadila geratu jostailurik gabe. Azaroaren 29an eta 30ean egingo dute bilketa.
Gabonetara begira jostailu bilketa antolatu du Ordiziako Udalak. Helburua da, aurtengo Gabonetan ere, haurrik ez geratzea jostailurik gabe Ordizian. Hala, datorren azaroaren 29an eta 30ean, jostailu bilketa egingo dute Dorrea eraikinaren pareko plazatxoan, KZgunearen sarrera ondoan, 17:00etatik 18:30era. Erabiltzen ez diren, baina egoera onean dauden jostailuak uztea eskatu dute.