Igandean 34. odolki eguna ospatuko da

Igandean ere jai giroa nagusituko da, kutsu gastronomikoarekin batik bat, Ormaiztegiko 34. odolki eguna ospatuko baita plazan 11:00etatik 14:00etara. 33. odolki lehiaketa, 12. odolki osagaien lehiaketa eta ormaiztegiarren plateren 18. sukaldaritza lehiaketa jokatuko dira. Sari banaketak 12:00etan izango dira, eta goiz osoan artisau produktu gastronomikoen azoka izango da Muxika egurastokian. Urrezko odolkia 2020an zendutako Juan Manuel Garmendia Kattalin Jatetxeko arduradun eta sukaldari izandakoaren familiak jasoko du aurten, odolki lehiaketari urte luzez emandako babesagatik. 17:00etan, berriz, Baluren erakusketaren itxiera izango da, eta 17:30ean solasaldia eskainiko du artistak. 19:00etan, karpan, Puro Relajo taldeak kontzertua emango du.