Errekara botatako karabanaren alde jaialdia Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibian errekara bota zuten karabana konpontzen laguntzeko Kantu-Katea jaialdia antolatu dute, biharko, antzokian. Altxorraren bila jolasa (16:00) eta gaztaina erre jana (17:00), eta Kantu-katea (18:00) izango dira: Pello Ramirez eta Eneko Dorronsoro, Sara Etxabe, Eñaut Agirre, Aloña Jauregi, Suhar Mantzisidor eta Irular Eskisabel partaide. 21:30ean, Dorronsorok eta Konejok, eta Daniel Belokik kontzertua dute.













