Bertsotan noka eta toka
Oihana Iguaranek eta Amets Arzallusek hika osatu dute bertso saioa Seguran, Amaia Agirre gai jartzailearen aginduetara.
Oihana Iguaran eta Amets Arzallus bertsotan Segurako Botikaxaharrean. Argazkia: Gotzon Aranburu. Euskararen Egunaren harira, bertso saio berezia antolatu dute segurarrek: Bertso(hik)lariak bertso saioa. Oihana Iguaran eta Amets Arzallus bertsolariak noka eta toka osatu dituzte bertsoak, Amaia Agirre gai jartzailearen gaiei forma emanez.
Antolatzaileen esanetan saioa oso ondo joan zen: Botikaxar entzulez beteta eta bertsolariak eta entzuleak gustora.
Gotzon Aranburuk osatu du bertso saioko bideoa.













