Eneko Agirrezabalek Valentziako maratoia utzi behar izan du
Txindoki taldeko hiru goierritarrek amaitu dute lasterketa: Imanol Oiarbide Goikoetxeak 02:43:20 denbora egin du, Iker Iztueta Sukiak 2.46:09 eta Egoitz Iztueta Sukiak 02:52:14.
Txindoki atletismo taldeak Instagram kontuan jakinarazi duenez, Eneko Agirrezabal segurarrak Valentziako maratoi erdia utzi behar izan du, maratoi erdia osatua zuenean. Azaroaren 14an Behobia-Donostia irabazi zuen korrikalariak 42 kilometroak 2 ordu eta 12 minutuan egiteko asmoarekin da baina bere taldekideek ondo baino hobeto adierazi duten bezala, “horrelakoxea da kirola. Beti izango haiz gure txapelduna!”.
Dena den, beste hiru goierritar ere izan dira Valentzian, eta horiek bai, lortu dute maratoia bukatzea: Imanol Oiarbide Goikoetxeak 02:43:20 denbora egin du, Iker Iztueta Sukiak 2.46:09 eta Egoitz Iztueta Sukiak 02:52:14.













