'Pamir-distantziak' ikus-entzunezkoaren proiekzioa, gaur
IDIAZABAL // Kirol Elkarteko mendi sailak antolatuta, Pamir-distantziak ikus-entzunezkoa emango dute gaur Guraso Elkartean, 18:30ean. Joseba Iztueta, Joseba Eskudero eta Ekaitz Maiz Pamir aldeko mendietara joan ziren udan. Komunismo mendian beste espedizio bateko kide batzuei lagundu behar izan zieten, eta Korzhenevskaya mendian gailurra zapaldu zuten. Gorabehera horiek eta Kirgizistanen bizikletan egindako zeharkaldiko kontaerekin ikus-entzunezkoa egin du Iztuetak.













