Ampo Ordiziak etxetik kanpo jokatzen dituen partidetara autobusa
Hiru irteera antolatu dituzte. Datorren otsailaren 19-20ko asteburuan Gernikaren aurkakoa (14 euro bazkari gabe) ikustera joateko, martxoaren 5-6ko asteburuan El Salvadorren aurkakoa (50 euro inguru bazkariarekin) eta apirilaren 9-10ean Burgosen aurkakoa (45 euro bazkariarekin) ikustera joateko.
Urte berrian Ampo Ordiziaren zaletuek, bere taldeak etxetik kanpo jokatzen duenean ere, animatzera joateko erraztasun guztiak izango dituzte. Izan ere, autobus zerbitzua jarriko du klubak. Hiru irteera antolatu dituzte. Datorren otsailaren 19-20ko asteburuan Gernikaren aurkakoa (14 euro bazkari gabe) ikustera joateko, martxoaren 5-6ko asteburuan El Salvadorren aurkakoa (50 euro inguru bazkariarekin) eta apirilaren 9-10ean Burgosen aurkakoa (45 euro bazkariarekin) ikustera joateko.
Zerbitzuaren inguruko informazioa guztia emateko, urtarrilean zehar, Altamirako sarreran dagoen dendan, edo info@ordiziarugby.eus epostara idatzita.