CAF berpiztu zuena
Jose Maria Baztarrika Garijo hil zen igandean, Madrilen, 80 urte zituela. Baztarrika, CAFeko presidente izan zen 1991tik 2015era eta Gipuzkoako konpainiaren ohorezko presidente ere izan zen. Bere lan ibilbidea, Beasaingo enpresari lotuta eman zuen.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Beasaingo (bere herria) enpresan garatu zuen bere bizitza profesional osoa. Zuzendari nagusia eta kontseilari delegatua ere izan zen, Andres Arizkorreta bere konfiantzazko gizonak zuzendaritza exekutiboaren ardura hartu zuen arte.
Lan garrantzitsua egin zuen Gipuzkoako enpresarik enblematikoenetako bat den CAF enpresaren alde; desagertzetik gertu egon zen laurogeiko hamarkadan eta, Baztarrikaren lanari esker, mundu mailako trenbide sektoreko erreferentziazko enpresa bihurtu zen.
CAFeko lehendakaritzara iritsi zenean, Jose Maria Baztarrikak egungo sozietatearen oinarriak ezarri zituen plan estrategiko bat ere aurkeztu zuen.