Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Merkealdi garai bete-betean

Goierri
Ekonomia

Errege Egunaren biharamunean hasitako merkealdi garaian murgilduta daude Goierriko dendak. Euskadi Bonu Denda gehiago salgai jarri ditu Eusko Jaurlaritzak; martxoaren 31ra bitartean erabil daitezke.

2022/01/11
Loinaz Agirre

Garai batean bezalakoa ez da, ez dauka zerikusirik». Horixe da dendariek diotena. Duela urte batzuk arte, Errege Egunaren ondorengo egunaren zain egoten ziren herritar asko eta asko, aurretik begiz jotako arropa, oinetakoak edo dena delakoa erosteko. Gaur egun, ordea, beherapenen aldia ez dago hain arautua eta itxia, eta urteko beste hainbat garaitan ere beherapenak eskura ditzake kontsumitzaileak.

Beraz, Ordiziako Imana jantzi dendako Ima Arregiren esanetan, «oso-oso triste hasi da merkealdia, nire kasuan behintzat». Gainera, azaroan eta abenduan herrietan izandako bonuei esker, herritarrek aurreratu egin dituzte erosketak, «bonu batekin eta bestearekin ia %40ko beherapena» lortzeko aukera izan baitzen. «Azaroan eta abenduan gainera taila eta arropa aukera handiagoa egoten da eta eguraldi txarrak ere lagundu zuen».

Erakundeen bonu sistema horiei esker, neguko denboraldia «ez da hain gaizki joan», nahiz eta pandemiaren aurreko garaiarekin zerikusirik ez izan Arregiren esanetan.

Bonuen beste alde on bat ere nabarmendu du: «Bonuei esker, agian erosketak herrian ohitura galdu zutenak itzuli egin dira. Herrian bertan eskaintza ona dugula ikusi dute eta herrian mugimendua sortu da». Egunotan jaurlaritzak Euskadi Bonu Denden kanpaina abiatu du berriz, hurbileko merkataritzan kontsumoa sustatu eta tokiko kontsumoa bultzatzeko.

Txanponaren beste aldean dago, konfinamenduan egon den herritar kopuru handia. «Interneta bestela ere gero eta indar gehiago hartzen ari da eta konfinamenduan egon diren horiek ahal duten moduan egin behar izan dituzte erosketak eta Internetera asko jo behar izan dute».

Merkealdirako aholkuak

Kontsumobidek hainbat gomendio ematen ditu merkealdi garairako. Oinarrizkoa hauxe da: «Beti azaldu behar da zein den jatorrizko prezioa eta zein merkealdikoa».

Bestalde, erosketak planifikatzearen garrantzia nabarmendu du, «eta ez utzi publizitateari irabazten. Erosi beharrezkoa duzuna soilik eta ez gainditu zure aurrekontua». Azkenik, bermerik onena, herriko edo auzoko dendetan erostea dela gogorazi du: «Ezagutzen zaituzte eta lagundu egingo dizute; horrela tokiko merkataritza izango da garaile».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Kronometroak birrindu egin dituzte

2022/05/21
Goierri
2

"Merezitako" ospakizuna oparitu diote Ansoategiri

2022/05/21
Lazkao
3

Maiatzak 21, San Blas

2022/05/21
Idiazabal
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.