Autokarabanen eskaera epea bihar bukatuko da
IDIAZABAL// Bere Naiako autokarabanentzako aparkalekua erabili ahal izateko izena eman behar dute erabiltzaileek. Interesa duten herritarrek bihar izango dute azken eguna izena emateko. Eskaera udaletxean aurkeztu beharko dute, edo telematikoki Idiazabalgo Udaleko webgunean aurki daitekeen eskaera orria beteta.













