Argi Berriko Mus Txapelketa Azkarra bertan behera
ORDIZIA // Argi Berri elkarteak antolatzen duen Mus Txapelketa Azkarra bertan behera geratu da. Otsailaren 12an zen jokatzekoa, baina elkarteak azaldu duenez, «oraindik bizi dugun pandemia egoera dela eta, egungo baldintzak horretarako egokienak ez direla iritzita», aurtengo txapelketa ez antolatzea erabaki dute. Iaz ere ez zen jokatu, arrazoi beragatik. Aurtengoa, 44. edizioa zatekeen. Argi Berri elkarteak «egoerak hobera egingo duenaren itxaropena» agertu du, eta muslari guztiei jakinarazi die indarrak hurrengo urterako gordeko dituztela, eta aurrerantzean ere lehiaketa antolatzen jarraitzeko asmoa dutela.













