Udal zerbitzuen gaineko inkesta atera du Zaldibiak
Zaldibiako Udalak bere zerbitzuen, komunikazioaren eta parte hartzeko bideen inguruan inkesta bat egingo du, herritarrek hiru arlo horiez duten iritzia jakiteko. Interneten bete liteke inkesta, bost hizkuntzatan, edo etxeetara banatu dituzten orrietan idatzita.
Udal informazioa «nola eta nondik» jasotzen duten, balorazioa, gabeziak, udal zerbitzuen erabilerarik egiten duen, irisgarriak ote diren, eta parte hartzeaz hainbat galderari erantzun ahalko diote zaldibiarrek.
Otsailaren 11ra arte
Anonimoa da inkesta. Adina eta genero identitatea bai, inkestaren irismena neurtu ahal izateko. Otsailaren 11ra arte erantzun ahalko da inkesta, bai on-line beteta, bai orria udaletxera edo kultur etxera eramanda.













