Gaur aldatuko dituzte herriko hondakin-guneak
ZERAIN // Aurreko asterako aurreikusita bazegoen ere, Sasietako langileek gaur aldatuko dute Zeraingo hondakin-gunea. Frontoi atzean eta aterpetxe aurrean dauden zabor-guneak kenduko dituzte, eta bakarra jarriko dute bide nagusian, autobus geltokitik Antxaputzuko biribilgunera doan bidean. Larunbatean, berriz, aparkalekua margotuko dute herritarrek eremu berean, auzolanean.













