CAF eta Iberdrola aliatu egin dira hidrogenozko trena martxan jartzeko
CAFek hidrogenozko trenaren probak egingo ditu apirilean eta Iberdrolak honituko du
Civia modeloko tren bat. Hidrogenozko motorra gehitu diote CAFek eta Iberdrolak hidrogenozko trena errealitate egingo dutela esan dute. «Trena inoiz baino berdeagoa izango da», zin egin zuten atzo Iosu Ibarbiak, CAFeko Teknologiako zuzendariak, eta Millan Garcia-Tolak, elektrizitate-enpresako Hidrogeno berdea saileko zuzendariak, aliantza sinatzerakoan.
CAF 2020tik ari da hidrogenoz propultsatutako trena garatzeko lanetan. Europar Batasunak hamar milioiko kreditua eman zion horretarako. Renferen Civia tren bat egokitu dute argindarraren beharrik gabe ibiltzeko. Apirilean hasiko dituzte probak. Iberdrolak emango die behar duten hidrogenoa.
Bilboko energia-konpainia hidrogenozko hornitzaile nagusia izateko lehian dabil. Iazko maiatzean hidrogenozko gasolindegi sarea sortzeko lankidetza sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin.
Hondakinik ez
Hidrogenoak hainbat abantaila ditu erregai fosilen aldean. Agorrezina izateaz gain, ura da sortzen duen hondarra.
Goierritik erregai fosilen indarrarekin dabiltzan trenak igarotzen ez diren arren, munduan badira halakoa. Bereziki, elektrifikatzeko zailak diren eremuetan eta garatzen bidean dauden herrialdeetan ibiltzen dira. Horiek behin betiko erretiratu nahi dituzte.













