Lazkaoko Udalak eta Gurutze Gorriak ituna berritu dute
LAZKAO // Herenegun sinatu zuten aurtengo lankidetza hitzarmena Lazkaoko Udaleko alkate Kepa Zubiarrainek eta Goierriko Gurutze Gorriaren lehendakari Koldo Muñoak, Lazkaon. Udalak 2022ko abenduaren 31ra arte antolatuko dituen ekitaldi eta ospakizunetan anbulantzia, osasun arreta eta sorospen zerbitzua emango du Gurutze Gorriak, azken urteetan bezala. 5.000 euro ordainduko dizkio udalak. Kirol ekitaldietan eta jaietan eman ohi du Gurutze Gorriak zerbitzu hori.













