Pilota txapelketa herrikoia itzuliko da
Beasaingo pilota txapelketa herrikoian izena emateko epea zabaldu dute. Duela bi urte pandemiak txapelketa eten arazi zuen
Beasaingo eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia bueltan da. Duela bi urte pandemiak txapelketa bat-batean etenarazi zuen eta iaz ezin izan zuten antolatu. Txapelketa ohiko formatuarekin jokatuko da eta finala festetan jokatzea da asmoa.
Izen ematea otsailaren 14a baino lehen egin behar da. 647 22 65 64 zenbakira WhatsApp mezua idatzi behar da, parte hartzaileen izen abizenekin. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu; duela bi urteko bikotea bada, ez dute ordaindu beharko. Bikote guztietan, gutxienez, Beasainen bizi den pilotari bat izan behar da eta ezingo da federatuta egon.
Partidak ostiraletan eta igandetan izango dira, Atano txiki frontoian, pergoletan. Pilota goxoarekin jokatuko da.













