San Benitoko ikasle taldeak kantuan irtengo dira bihar
LAZKAO // Santa Ageda bezperako kantu-errondak eta eskea egingo dituzte, bihar, Lazkaoko San Benito ikastolako haur taldeek. HHkoak 15:00etan irtengo dira, eta plaza inguruko kaleetan abestuko dute, 15:30a arte. Lehen Hezkuntzakoak hiru multzotan banatuta ibiliko dira, ikastolatik abiatuta. 16:30ean bukatuko dute erronda: 1 eta 2 mailetakoek TPT aurreko plazan, 3-4koek Gurutzeko lehen dorrearen parean eta 5-6koek Lazkao Txiki Plazan.













