Irati Goikoetxearen solasaldirako, liburu irakurketa Gabirian
GABIRIA // Irakurle Txokoak martxoaren 26an egingo du hurrengo literatura solasaldia, Gabirian. Kultur etxean 17:00etan elkartuko dira. Irati Goikoetxea idazle beasaindarra gonbidatuko dute, mahaiaren bueltan irakurketak utzitakoak partekatzeko. Herriak ez du barkatuko eleberria irakurriko dute ordurako. Normalean parte hartzen ez dutenei ere deia zabaldu diete.













