Errege Kopako finalerdietan El Salvadorren aurka jokatu beharko du Ampo Ordiziak
Altamira zelaian jokatuko dute, apirilaren 2an edo 3an. Hilabete batean bitan izango dira aurrerz aurre, ligako 13. jardunaldian Pepe Rojo zelaian neurtuko dituzte indarrak.
Ampo Ordiziak El Salvador taldearen aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdietan, eta beste partida, Lexux Alconbendasen eta Ciencias Enersiden artekoa izango da. Hori da, gaur eguerdian Sevillako La Cartuja estadion egin den zozketaren emaitza. Finalerdietako norgehiagokak, apirilaren 2 eta 3ko asteburuan jokatuko dira, partida bakar batera. Ampo Ordiziak, Altamira gotorlekuan jokatuko du, beraz, zelaia aldeko izango du.
Hilabetean, bi aldiz
Liga erregularrari dagokionez atsedena dute asteburuan, eta hurrengo asteburuan -martxoak 5 edo 6-, El Salvadorren aurka jokatu beharko dute Ampo mutilek. Egun horretan, Pepe Rojo zelaian izango da. Hilabete batean bitan izango dira aurrez aurre.