Kultura egitaraua astelehenean hasiko da Olaberrian
OLABERRIA // Olaberriko Kulturaldia otsailaren 28tik apirilaren 3era bitartean garatuko dute. Bederatzi egunetan egongo dira ekitaldiak. Lehen emanaldia, astelehenean, zinema izango da. El timador de Tinder pelikula emango dute, Ihurre Zaharra kultur etxean, 21:00etan hasita.













