Zaldibian etzi arte eman daiteke izena Ttipi-Ttapa saiorako
ZALDIBIA // Lilatoi herrikoiak iaz izan zuen arrakastari segimena emateko asmoz, Ttipi-Ttapa Morea lasterketa antolatu dute Zaldibian, martxoaren 5erako. M-8aren atarian, emakumeen ahalduntzearen aldeko ekimena izango da, udalak eta Aske talde feministak antolatuta. Ttipi-Ttapa Moreko 5 kilometroko ibilbidea korrika nahiz oinez egin ahalko da, banaka bezala taldeka. 12 urtetik gorako neskek eta emakumeek parte hartu ahalko dute. Izena emateko epea igandera artekoa da.













