Kultur udaberria hasi da
Olaberriko Kulturaldia egitaraua hasi da, apirilera arte bederatzi egunetan ikusgarriak eskaintzeko. Liburu aurkezpena, bertso afaria, hitzaldiak, Oscar Terol eta 'Apaiz kartzela' antolatu dituzte
Zinema Gauarekin, atzo iluntzean hasi zen Olaberrian Kulturaldia. Apirilaren 3ra arte, martxoa bete ekitaldi ekarriko du programazioak. Pandemiatik ihes egin nahian, jendea gogotsu dago gauzak egiteko eta ikusteko, eta aspaldiko egitarau luzeena prestatu dute, arlo, diziplina nahiz formatu ugaritan.
Lehenengo aste honetarako, atzoko El timador de Tinder film emanaldiaz gain, ostiralean herri jolasak egingo dituzte, Jolastxokoan. Datorren asterako, Martxoaren 8ko Emakumeen Egunarekin bat egin, eta Koldo Rabadan irakasleak idatzitako Bidean liburuaren aurkezpena da jakin-mina piztu duen ekitaldi bat. Herri eskolan irakasle izan zen Rabadan, eta pedagogia eta estrategia desberdinen inguruko lana egin du.
Korrika-rekin bat eginda
Hiru bertsolarirekin bertso-afaria eta Demode Quartet musika taldearen ikuskizuna ere sartu dituzte Kulturaldian. Korrika 22-ren alde egingo dira horiek. Oscar Terol aktorea eta Xabier Amuriza ere izango dira.
Egitaraua:
KULTURALDIA 2022
Ostirala. Herri jolasak. 16:30, Jolastxokoan.
Martxoak 8. M-8 Ordiziako topaketara. 18:00, plazatik. Mokadu ‘morea’. 20:00, Arkupen.
Martxoak 11. Xaboiak egiteko tailerra. 15:30, Ihurreko Urbaundi helduen lokalean.
Koldo Rabadanen ‘Bidean’ liburu aurkezpena. 17:30, Ihurre-Zaharra kultur etxean.
Martxoak 13. Oscar Terolen ‘Mundo para… lelos’ antzerkia. 18:00, Ihurre-Zaharra etxean.
Martxoak 16. Mahai-joko lehiaketak. 16:00, helduen lokalean.
Martxoak 18. ‘Apaiz kartzela’ film emanaldia eta solasaldia Xabier Amuriza eta Ritxi Lizartzarekin. 18:00, udaletxean.
Martxoak25. Josi Zudaire eta Eli Blarduni, Mozanbideko bizipenez hitzaldia. 18:30, udaletxean.
Bertso-afaria, Korrikaren alde: Iker Zubeldia, Aratz Igartzabal eta Mikel Etxezarreta. Arkupen.
Apirilak 3. Demode Quartet-en ‘Epa!’ musikala. 12:30, kaskoan.