Laburbira egitasmoko film laburrak emango dituzte Lazkaon, gaur
Euskarazko zinemagintzaren zutabe garrantzitsu diren film laburren eskaintza Lazkaon ikusi ahalko da gaur, beste urte batez. Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Laburbira egitasmoaren barruan, Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak ekarriko ditu lanak, udalarekin elkarlanean. Euskarazko film laburren 19. zirkuitua antolatu dute aurten.
Bederatzi film labur emango dituzte, emanaldi bakarrean. Areria kulturgunean, gaur 18:45ean hasiko da. Sarrera 2 euro da. Ostiralean ekin zioten Laburbirari, eta apirilaren 4ra arte 30 herritan ikusi ahalko da 9 filmen bilduma. Goierrin, Lazkaon izango da aukera bakarra.
Zinemagitzaren ispilu
Euskal Herrian ekoitzi dituzte Laburbirako bederatzi pelikulak. «Edukiz zein estiloz denetarikoak daude, baina gaur egungo euskal zinemagintzaren ispilu dira», azaldu du Topaguneak.
Hauek dira gaur emango dituzte filmak: Serendipia, Itsasontziaren mugimendua, Lanbroa, Falta zaizuna, Hurrengo geltokia, Rewind, Turnoka, Subandilla eta Itsaso.













