Udaletxeko harrera zerbitzuko ordutegia zabaldu dute
IDIAZABAL // Udaletxeko harrera zerbitzuko ordutegia zabaldu dute. Goizeko irekiera ordua aurreratu dute. Arreta zerbitzuaren ordutegi berria hala 08:00etatik 14:30era izango da astelehenetik ostegunera, eta ostiraletan eta jai bezperetan, aldiz, 08:00etatik 14:00etara.













