Martxoaren 8ko aldarriekin bat egin dute emakume margolariek
Emakumeen Nazioarteko Egunari begira Ordizian antolatu diren ekintzen baitan kokatzen da gaurkoa. Barrenako margolaritza eskolako emakumeak kalean izan dira margotzen, goizean zehar
Badator martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta emakume margolariak kalera atera dira. Egun horren bueltan, aspaldi-aspalditik egiten den ekintza da. Hala, goizean zehar Ordiziako udaletxeko arkupean egon dira margotzen, bertatik igaro den orok ikusi ahal izan duen moduan. Estilo desberdinetako artelanak sortu dituzte Barrenako margolaritza eskolako emakume hauek.















