Mikel Otegi euskal preso itsasondoarrak mediku alta jaso du
Iruñeko espetxera itzuli dute Otegi. 21 egunez isolamenduan egongo da eta sei hilabetez Tuberkulosia gainditzeko tratamendua hartzen. Etxeratek eskatu du aske utz dezatela.
Mikel Otegi aske utz dezatela eskatzeko giza katea egin zuten. Etxeratek jakinarazi du, Mikel Otegi euskal preso itsasondoarrak mediku alta jaso duela eta isolamenduan egon beharko duela 21 egunez. Otsaila hasieran, Nafarroako ospitalean ingresatu zuten Otegi, eta tuberkulosia diagnostikatu zioten. Dagoeneko alta medikua jaso du eta Iruñeko espetxera itzuli dute. Espetxean 21 eguneko isolamendua bete behar izateaz gain, tuberkulosiarentzat tratamenduarekin jarraitu behrko du sei hilabetez.
Otegi aske uzteko eskatu dute
Etxerat-en ustez, “Mikel Otegi aske gera dadin aukera on bat da, gainerako euskal preso politikoak bezala, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten haien osasunerako eskubidea bermatu behar da. Gaixotasun larriak dituzten presoen eta 70 urtetik gorakoen kasuan, haien kondenak eten behar dira”.













