Txomin Artolak bere musikari errepasoa emango dio Igartzan
Kantari hondarribiarra zuzenean ariko da igandean, Igartza Musika zikloan
Txomin Artolak kontzertua eskainiko du igandean, 19:00etan, Igartza Musika programaren barruan, Igartzako jauregian. Sarrera librea izango da. Musikari gipuzkoarra iaz itzuli zen agertokietara, Txomin Artola Et Incarnatus est disko-liburuarekin. Bere ibilbidearen errepaso bat da.














