Ukrainara bidaltzeko elikagai eta oinarrizko produktuen bilketa egingo da
Ordizian larunbatean egingo dute bilketa. Lazkaon, bihar eta larunbatean. Hainbat herritan bilketa puntuak jarriko dituzte.
Ukrainara bidaltzeko produktu eta janari bilketak egingo dituzte Ordizian, Lazkaon eta Ormaiztegin.
Ordizian, Ukraina-Euskadi Elkarteak egin duen deialdiarekin bat egin du Udalak. Larunbatean, udaletxeko arkupean egingo dute bilketa (9:30- 13:00), eta Eroskin (10:00-14:00 eta 16:30-18:30).
Lazkaon, udalak antolatuta, Erosle, Mercadona eta udaletxearen aurrean jasoko egingo dute bilketa, bihar (17:00-20:00) eta larunbatean (10:00-13:00). Boluntarioak ere eskatu dituzte.
Ormaiztegin, Estankoa izango da bilketa puntua.
Jasoko diren produktuak:
- Premiazko higiene-produktuak eta haurrentzako produktuak;
- Hotzari aurre egiteko, neguko arropak, lo zakuak, eta beste edozein etxetresna elektriko txiki
- Elikadura: arroza, lekak, pasta edo/eta iraungitzen ez den edozein janari;
- Material osagarriak, benda, gasa, musuko kirurgikoak eta abar.
JANARIA:
- Intxaurrak
- Fruitu lehorrak
- Txokolatea intxaurrarekin ⁃ Barra energetikoak
- Proteina barritak
- Gailetak
- Snickers barrak
- Janaria latan
- Haurrentzako janaria
BESTELAKOAK:
- Linternak
- Buruko linternak
- Pilak
- Haurren arropa
- Haurren pixoihal
- Barruko arropa
- Prakak
- Elastikoak
- Azpiko arropa termikoa
- 40-45 zenbakidun galtzerkiak ⁃ Txano beltza
- Gerrikodun praka ⁃ Pizgailuak
OSASUN MATERIALA:
- Bendak
- Osasungintzako alkohola
- Algodoi artilea
- Erabili eta botatzeko eskularruak
- Ur oxigenatua
- Betadine
- Adabaki txikiak eta handiak
- Sueroral hiposodikoa
- Eskuetako desinfektatzailea
- Ezpainzapi desinfektatzaileak
- Parazetamola
- Xiringak













