Goierri Gorrik urteko lehen garaipena du helburu Idiazabalen
GOIERRI // Goierri Gorrik Erandioko Betiko Neskaken aurka jokatuko du bihar, 16:00etan, Idiazabalgo Arizkorreta futbol zelaian. 2022an ez dute garaipenik lortu eta bolada txarra berandu baino lehen eten nahi dute. Beasainek ere bihar 16:00etan jokatuko du, baina Gasteizen, Ibaian, Alavesen bigarren taldearen aurka.













