MARTXOAK 8: Egitaraua herriz herri

Martxoaren 8aren harira, ekitaldi sorta antolatu dute Goierriko herririk gehienetan. Hau da datozen egunetako egitaraua, herriz herri:

MARTXOAK 8, ASTEARTEA

  • Urretxu-Zumarraga. Mahai informatiboa, Emakume Pentsionisten eskutik. 11:00etan, Emakumeen plazan.
  • Gabiria. Agirin taldeak antolatuta, 11:00etan kazerolada eta kartelak egitea, 12:30ean dokumentala, 14:00etan bazkaria eta bakarrizketa. Ondoren, herriari buelta, eta Ordiziara irteera.
  • Zaldibia. 12:00etan, elkarretaratzea, plazan. 18:30ean, kotxe-karabana Ordiziara. 21:00etan, afaria Joxepanen.
  • Zegama. Astrolabium antzezlana, 17:00etan, Jose Maiora plazan. 19:00etan, elkarretaratzea, udaletxe aurreko plazan.
  • Ormaiztegi. Elkar ezagutuz topaketa, 17:00etan, Gizarte Etxean.
  • Arama. Luze edo motz antzezlana, 17:30ean, Iriarte aretoan. 21:00etan afaria, elkartean.
  • Legazpi. Itaiaren ekitaldi politikoa, 17:30ean, plazan.
  • Urretxu-Zumarraga. Itaiaren ekitaldia, 17:30ean, plazan.
  • Idiazabal. Jordi Bermejoren grafitia, Herri Eskolan. 18:30ean, elkarretaratzea, plazan.
  • Itsasondo. Emakumeen bazkaria, elkartean. 18:00etan, elkarretaratzea, plazan.
  • Lazkao. Elkarretaratzea, 18:00etan, plazan.
  • Ordizia. Itaiaren ekitaldia, 18:00etan, plaza nagusian.
  • Ezkio-Itsaso. Argazki mosaikoa, 18:00etan, udaletxeko plazan. Ondoren, kafe tertulia.
  • Segura. Elkarretaratzea, 18.00etan, plazan. Ondoren, Ordiziako manifestaziora.
  • Zerain. Elkarretaratzea, 18:00etan, herriko plazan. 18:15ean, Zeraingo emakumeak kirol munduan mahai-ingurua.
  • Ordizia. Goierriko Mugimendu Feministak deituta, eskualde mailako manifestazioa, 19:00etan hasita. Ondoren, ekitaldia, Barrena parkean.
  • Ataun. Elkarretaratzea, 19:00etan, San Martingo plazan.
  • Beasain. Itaiak antolatuta, mobilizazioa, 19:00etan, Bideluze plazatik abiatuta. Udalak, elkarretaratzea, 19:00etan, Erauskinen
  • Legazpi. Elkarretaratzea, Matraka talde feministak deituta, 19:00etan, Euskal Herria plazan.
  • Mutiloa. Elkarretaratzea 19:00etan, plazan.
  • Urretxu-Zumarraga. Akelarrea eta minikalejira, 19:00etan, Emakume plazan.
  • Olaberria. Mokadu morea, 20:00etan, Arkupe elkartean.
  • Legorreta. Emakumeen afaria, 20:30ean, Aldapa Haundin.

MARTXOAK 9, ASTEAZKENA

  • Itsasondo. Ni neu nirekin berdintasuna lantzeko ipuin kontaketa, 17:30ean, Kulturgunean.
  • Beasain. Zinegoak: 8 arlo, 11 emakume film laburren emanaldia, 19:00etan, Igartzan.
  • Zumarraga. Alegria filma, 20:30ean, Zelai Arizti aretoan.

MARTXOAK 10, OSTEGUNA

  • Idiazabal. Irakurle Taldeak antolatuta, herriko emakume idazleen liburuetako irakurketa ozena eta solasaldia, 18:30ean, areto nagusian.
  • Zaldibia. Espazioa feminismotik: Gure kaleak parekideak al dira? hitzaldia, 19:00etan, udaletxeko herri aretoan.

MARTXOAK 11, OSTIRALA

  • Itsasondo. 80 amandre helduentzako ipuin kontaketa, 19:00etan, Kulturgunean. 
  • Zumarraga. Noche de Fuego filma, 20:30ean, Zelai Ariztin.

MARTXOAK 12, LARUNBATA

  • Beasain. Emakumeen presentzia Igartzan bisita gidatua, 11:30ean, monumentu multzoan.
  • Legazpi. esCupido antzezlana, 13:00etan, Latxartegi aretoan. Ondoren, luntxa gizarte etxean.
  • Ormaiztegi. 80 amandre helduentzako ipuin kontaketa, 18:30ean, gizarte etxean.
  • Idiazabal. Feminismoaren inguruko Mee too antzezlana, 19:00etan, Guraso Elkartean.
  • Gaintza. Emakumeen afaria, 21:00etan, Oteñe jatetxean.

MARTXOAK 13, IGANDEA

  • Ataun. Herriko emakume sortzaileen azoka, 10:00-14:00ak artean, San Martingo plazan.
  • Idiazabal. 80 amandre helduentzako ipuin kontaketa. 19:00etan, Guraso Elkartean.

MARTXOAK 14, ASTELEHENA

  • Arama. Maite Frankoren ipuin kontaketa (4-10 urteko umeak) 18:00etan, Iriarte aretoan.

MARTXOAK 19, LARUNBATA

  • Zaldibia. Espazioa feminismotik tailerra, Dunak Taldeko Amaia Albeniz eta Koldo Telleriarekin, 10:00etan,

MARTXOAK 25, OSTIRALA

  • Zegama. Emakumeak Mugimenduan egitasmoaren barruan, Zegama-Segura-Zegama ibilaldia, 17:00etan, plazatik.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa