Beñat eta Jokin Etxabe anaiak eta Onditz Iturbe izan dira azkarrenak UZ Trail mendi lasterketako proba nagusian. Goierri Kopa Traileko lehen lasterketa izateaz gain, Euskadiko txapelketa ere izan da. 23 urtez azpikoan, Ainhoa Unanue urretxuarrak jantzi du txapela eta, 20 urtez azpikoan, Ethan Cabanillas segurarrak.
UZ Trailekin hasiera eman zaio Goierriko mendi lasterketen denboraldiari. Goierri Kopa Traileko lehen proba izateaz gainera, Euskadiko txapelketa ere izan da. Lasterketa nagusian, Bergarako Etxabe anaiak nagusitu dira. Hasieratik erritmo bizia jarrita, Beñat Etxabek zapaldu du lehen postuan Urretxuko helmuga marra. Bigarren izan da bere anaia, Jokin Etxabe. Hirugarren postuan, Xabat Manzisidor azpeitiarra iritsi da. 23 kilometro egin behar izan dituzte, tartean, Beloki, Izazpi eta Irimoko gainak igota.
Lasterketan, hamargarren eta lehen emakumezkoa Onditz Iturbe bizkaitarra izan da. Bigarren eta hirugarren Mayi Mujika eta Ainara Urrutia heldu dira. Iturbek ibilbidearen zailtasun tekniko azpimarratu du: “Lokatzarekin jaitsierek labain egiten zuten eta, gorantz ere, ezin zen ondo trakzionatu”. Xabat Manzisidorrek eta Onditz Iturbek jantzi dituzte maila nagusiko Euskadiko txapelak, soilik klubetako kideek irabazi dezakete garaikurra.
Lasterketa laburra ere ospatu dute. Bertan, lasterkariek 12 kilomerroko ibilbideari egin behar izan diote aurre, Beloki eta Izazpi gailurrak tartean. Lasterketa honetan, goierritar bat izan da garaile. Ainhoa Unanue urretxuarrak eskuratu du garaipena, bere herrian. Lara Estebanez legazpiarra heldu da bigarren eta, hirugarren postua, Eztizen Duque bizkaitarrak lortu du.
Gizonezkoetan, Ibai Larrea Goierri Garaia taldeko antzuolarra nagusitu da. Minutu eta erdiko tartea atera dio bigarren sailkatuari, Jon Baz bizkaitarrari. Hirugarrena Mikel Zabalegi ordiziarra iritsi da.Distantzia horretan jokatu dira 23 urtez azpiko Euskadiko txapelketak. Unanue eta Larrea izan dira bi garaileak.
Lehen aldiz, sprint lasterketa ere antolatu dute, 6 kilometroko proba. Bertan, 20 urtez azpikoen Euskadiko txapelak banatu dira. Gizonezkoetan, Ethan Cabanillas segurarra izan da garaile, Mikel Alvarezen eta Jon Zugazagaren aurretik. Emakumezkoetan, ostera, Alluitz De Bilbaok jantzi du txapela. Jone Oar-Arteta izan da bigarrena eta Uxue Sainz de Baranda hirugarrena.
Sailkapenak:
UZ Trail 23K
Gizonezkoak:
1 ETXABE LETURIA, BEÑAT 2 :06:30 BERGARA
2 ETXABE LETURIA, JOKIN 2 :07:50 BERGARA
3 MANZISIDOR ERMINA, XABAT 2 :10:37 AZPEITIA
Emakumezkoak:
1 ITURBE ARGINZONIZ, ONDITZ 2 :20:28 IGORRE
2 MUJIKA ERRASTI, MAYI 2 :25:09 ELGOIBAR
3 URRUTIA YURREBASO, AINARA 2 :26:10 ARETXABALETA
UZ Trail 12K
Gizonezkoak:
1 LARREA ARANGUREN, IBAI 1 :01:11 ANTZUOLA
2 BAZ ARKOTXA, JON 1 :03:34 MUSKIZ
3 ZABALEGI, MIKEL 1 :05:01 ORDIZIA
Emakumezkoak:
1 UNANUE BERECIARTU AINHOA 01:20:10 URRETXU
2 ESTEBANEZ VIVAR LARA 01:21:21 LEGAZPI
3 DUQUE AURREKOETXEA EZTIZEN 01:24:00 PORTUGALETE
UZ Trail 6K
Gizonezkoak:
1 CABANILLAS MILETA, ETHAN 0 :27:21 SEGURA
2 ALVAREZ TERAN, MIKEL 0 :27:42 ORTUELLA
3 ZUGAZAGA BASTERRECHEA, JON 0 :28:04 GERNIKA-LUMO
Emakumezkoak:
1 DE BILBAO ORTEGA, ALLUITZ 0 :32:40 KORTEZUBI
2 OAR-ARTETA ZARRABEITIA, JONE 0 :33:26 GERNIKA-LUMO
3 SAINZ DE BARANDA ARAMENDI, UXUE 0 :35:55 DONOSTIA