Apirilaren 11tik 22ra aisialdi zerbitzua izango dute haur lazkaotarrek
Lazkaoko 4 urtetik 12ra bitarteko haurrek aisialdi zerbitzua izango dute, Aste Santuko oporretan. Apirilaren 11, 12, 13an, eta 19, 20, 21 eta 22an antolatuko ditu udalak haientzat jarduerak, Arerian, 10:00etatik 13:00etara.
Izena emateko epea atzo zabaldu zuten, eta martxoaren 20an itxiko dute, kiroldegian edo lazkao.eus webgunean. HH3tik LH6 mailara artekoak joan daitezke (2010 eta 2018 bitartean jaiotakoak). 60 toki daude, eta haur bakoitzeko matrikula 26,25 euro da. Tokiak izen-emate ordenaren arabera emango dituzte.
Treba hitzaldietako izena
Treba Gurasoak elkarteak Lazkaon egingo dituen bi hitzaldietarako izen-ematea ere ireki dute. 23an familiako arauez eta mugez jardungo dira, eta 30ean seme-alaben emozioez.













