Ahoz aho lehiaketak baditu hiru finalista
Ahoz aho narrazio lehiaketaren 10. edizioaren sailkapen fasean finalerako txartela lortu dute Imanol Arabaolazak, Vanessa Gonzalezek eta Monika Arratibelek. Bost narratzailek parte hartu zuten guztira eta maila oso handia erakutsi zuten. Final handia, datorren martxoaren 24an izango da, Ahozkotasunaren Galaren barruan, Ordiziako Barrena kultur etxean, 19:30etik aurrera.













