Herriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako saioak dira, Amaia Elizagoien ipuin kontalariak gidatutakoak.
Legazpiko Udal Liburutegian ipuinak nola entzun eta nola kontatu ikasten ari dira herriko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak. Ikastaroa Amaia Elizagoien kontalariak gidatzen du, eta aste honetan egindako lehen saioetan “ipuin kontaketarekin gozatzeaz gain, ahoz komunikatzeko estrategiak ezagutzen aritu dira”.
Beste lau saio egingo dituzte datorren astean, hilaren 15ean eta 16an. Bi egun horietan 6. mailako ikasleak arituko dira.