Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Emakumeen Master Cup-en hiru final Gabirian jokatuko dituzte zapatuan

Gabiria
Kirola

Pilota goxoarekin gazteen eta seniorren finalak, eta mistoarekin Promoziokoa antolatu dituzte, binaka. Ataunen, gizonezkoen Promozioko binakako finalaurrekoa, ostiralean

2022/03/16
Aimar Maiz

Emakumeen kirolaren plaza bihurtuko da Goierri asteburuan, beste behin. Emakume Master Cup Binakako Txapelketaren VI. ekitaldiaren amaierako hiru partida Gabirian jokatuko dituzte, larunbatean 17:30ean hasita. Hiru partida izango dira jaialdian, txapelketan bereizi dituzten lau modalitatetik hiru, hain justu: pilota goxoarekin gazteen eta seniorren finalak, eta ukitudun pilota mistoarekin Promozioko finala. Laugarrena, pilota mistoko eliteena, Irunen jokatuko dute, martxoaren 27an.

Alkainburu pilotalekuan bukatuko dute, hala, binakako txapelketako beheko hiru kategorietako pilotariek. Lehenengo aldia da Euskal Herriko mailako lehiaketa bat bertan antolatu dutena. Sarrera 2 euro kobratuko dute.

Goierrin ligaxkako jaialdi ugari jokatu dituzte Master Cupen. Ormaiztegin, Beasainen, Seguran eta Legazpin, esate baterako.

Ataunen profesionalak

Ez da eskualdean goi mailako pilota jaialdi bakarra izango. Ostiralean, Ataungo Auzoetan, gizonezko profesionalak ariko dira. Binakako Promozio Txapelketako finalaurreko bat jokatuko dute, jaialdiko lehenean. Xabier Erostarbe atzelari urretxuarra Salaberriarekin ariko da, Zabalaren eta Oier Etxebarriaren aurka, finalerako txartel bila.

Hain justu, erakustaldiko bigarren partidak ere ikusmin handia eragin du. Bi profesional ataundarrek —Iraitz Zubizarretak eta Jon Ander Albisuk— bikotea osatuko dute, eta Alberdi II.a eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari.

Zubizarretak eta Eskirotzek tanto batengatik ez zuten lortu finalaurrekora iristea, duela bi aste. Aspaldiko partida luzeena (2 ordu eta 2 minutu) eta gogorrena (1.294 pilotakada) jokatu zuten Zabala-Etxebarriaren aurka.

Azkenik, zapatuan Iruñean, Iker Irribarria aramarrak Binakako finalera sartzeko jokatuko du, Beñat Rezusta lagun. Elezkano-Zabaleta dituzte aurkari.

Pilota jaialdiak

ATAUNEN OSTIRALEAN

Eguna. Ostirala, martxoak 18.
Ordua. 22:00.
Tokia. Auzoeta frontoia.
Sarrera. 20 euro (haurrek 15).
Saltokiak. Troskaeta, Martintxo, Sutegi eta Errotaundi.
1. partida. Binakako Promozio finalaurrekoa: Salaberria-Erostarbe / Zabala-O.Etxebarria.
2. partida. Zubizarreta III.a-Albisu / Alberdi -Mariezkurrena.

GABIRIAN LARUNBATEAN

Eguna. Larunbata, martxoak 19.
Ordua. 17:30.
Tokia. Alkainburu frontoia.
Sarrera. 2 euro.
Finalak. VI. Emakumeen Master Cup Binakako Txapelketako finalak, hiru modalitatetan.
1. partida. Pilota goxoa gazteak: Olatz Intxausti (Antzuola)-Irati Betegi (Aretxabaleta) / Uxue Perez-Aiala Uriarte (Lezama).
2.partida. Goxoa senior. Nagore Aramendi (Azpeitia)-Lore Etxaniz (Etxebarria) / Marie Goienetxe-Oneka Bereau (Senpere).
3.partida. Pilota mistoa Promozioa. Ainhoa Romero (Lemoa)-Irati Zabala (Lizartza) / Nagore eta Leire Galeano (Antzuola).

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut