Ukrainarrentzat etxea utzi nahi dutenei deia Lazkaon
LAZKAO // Ukrainatik gerraren ondorioz alde egin behar duten errefuxiatuak hartzeko, etxebizitza uzteko prest daudenekin erregistro bat osatuko du Lazkaoko Udalak, Eudelekin eta jaurlaritzarekin elkarlanean. Etxea eskaini nahi dutenek udaletxera deitu behar dute (943 08 80 80).













