Kartzela eta gaixotasuna, Usurbe Antzokian
Lander Garroren 'Tipularen sehaska kanta' dokumentala eskainiko dute bihar, Usurbe Antzokian
Tipularen sehaska kanta dokumentala botako dute bihar, Usurbe Antzokian, 19:00etan. Kartzela eta gaixotasuna ditu ardatz: Lander Garro zuzendariak preso eta aldi berean gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joan da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko.
Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz. Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen sehaska kanta. 1942an kartzean hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren Nana de la cebollatik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak. “1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?”
Emanaldia Sarek antolatu du.