Brontzezko hiru domina ekarri dituzte Legazpira Euskadiko judo txapelketatik
Gasteizen jokatu da asteburuan, kadete eta haur mailan. Endika Perez de Arenazak, Markel Vesgak eta Alfredo Suarezek irabazi dituzte dominak.
Brontzezko hiru domina irabazita itzuli dira Judo Legazpi klubeko kadete eta haur mailako espedizioak, asteburuan Gasteizen jokatutako Euskadiko txapelketatik. Endika Perez de Arenaza eta Markel Vesga kadeteek eta haur mailako Alfredo Suarezek irabazi dituzte dominak. Domina horiek, eta gainerako kirolariek lortu dituzten postuak, zortzi hilabeteko lanaren emaitza dira, eta hurrengo urteari begira jarrita duten helburua lortzeko pauso handia. Izan ere, hurrengo denboraldian kadete mailako Espainiako txapelketara joan nahi dute.
Euskadiko txapelketak larunbatean eta igandean jokatu ziren, Gasteizko Arriaga kiroldegian, eta hauek izan dira emaitzak:
Kadeteak
Endika Perez de Arenaza, brontzea -73Kg mailana
Manex Uranga, 5. postua, -73Kg
Ruben Calvo, 5. postua, -66Kg
Ibai Gil, 5. postua, -60Kg
Seth Willis, 5. postua, -60Kg
Xabier Parra, 7. postua, -60Kg
Unax Pereira, 7. postua -60Kg
Markel Vesga, brontzea, -50KgHaur maila
Iñigo Arakama, 5. postua, -50Kg
Ibai Saralegi, 7. postua, -50Kg
Urko Osinalde, 5. postua, -42Kg
Alfredo Suarez, brontzea, -42Kg
Urko Betolaza, 5. postua, +66Kg