Maria Jesus Abanda, Antonio Leza eta Manuel Leza, Legazpiko lehen Gizarte Sarien jasotzaileak
Gizarte arloan egindako lana aitortu die Legazpiko Udalak. Herriko hainbat elkartetan egin dute lan hiruek. Abandak eta Fernanedezek Nagusilaren jarraitzen dute.
Antonio Leza eta Maria Jesus Abanda senar-emazteak eta Manuel Fernandez dira Legazpiko Gizarte Sariak jaso dituzten lehen legazpiarrak. Gizarte arloan herritarrek egindako lana aitortzeko helburuarekin, Udaleko Gizarte Ekintzako Zerbitzuak sortu dituen sariak dira. Kultur Etxean joan den ostiralean egin zuten ekitaldian entregatu zien oroigarriak Maite Lonbide zinegotziak. Juan Mari Burgueraren eta Ricardo Mediavillaren artean egindako orogarriak ziren.
Ekitaldian, omenduek urte luzez herriko hainbat elkartetan egindako lana eskertu zuen Lonbidek, «legazpiarrak ondo zainduak egon daitezen egiten duzue lan», esan zien.
Urteetako lanari aitortza
Lan horren berri Abandak eman zuen. Senarra eta bien artean, Gurutze Gorriarekin, Santikutz egoitzako mojekin, Buztintegirekin eta Nagusilanekin jardun dute lanean, eta Abandak, gainera, odola. eman du 65 alditan. Lezak utzi du dagoeneko boluntariotza, baina emazteak Nagusilanen jarraitzen du, «irribarre egiten dizute, maitasun handia ematen dizute… Ahal dudan arte jarraituko dut».
Fernandez, bere aldetik, esker oneko agertu zen udalarekin, «ez nuen espero, eta oso pozik nago». Nagusilanen 2005etik dabil lanean, «oso aberasgarria da, asko ematen duzu, baina askoz ere gehiago jasotzen duzu». Nagusilaneko kideekin eta familiakoekin partekatu zuen Gizarte Saria.