Jaurlaritzak CAFen Israelgo proiektuak babestu ditu
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak CAFek Jerusalemen eta Tel Aviven (Israel) dituen proiektuek ez dituztela giza eskubideak urratzen esan zuen Legebiltzarrean Elkarrekin Podemosek auziari buruz galdetu zionean. Jaurlaritza CAFen akziodunetako bat da.
CAFek hornituko du Palestinako lurretan eraikitako koloniak lotuko dituen tranbia. Arrabotsa sortu du horrek, koloniek Genevako IV. Konbentzioak dioena urratzen baitute. Baina, Gobernuak argudiatzen duenez, “Israelen kokalekuekin lotutako enpresa-jarduera guztiak ez dakar ezinbestean Palestinako herritarren giza eskubideak urratzea”.