Amalur taldekoak Pagoetara joango dira igandean
LAZKAO // Amalur mendi taldekoek Pagoetako parke naturalean egingo dute igandean txangoa. Urdaneta auzotik (Zarautz) abiatu, Oñarreta eta Lizara lepoak igaro, eta Pagoeta gailurrera (714m) igoko dira. Aiara jaitsi, eta abiapuntura itzuliko dira (7 km, 365 m desnibela, 3 ordu). Itzala taberna paretik 08:30ean irtengo dira, eta 13:30ean itzuli.













