350 segurar irtengo dira Aste Santuko prozesioetan, gaurtik
Aste Santuetako lehen prozesioa gaur egingo dute Segurako kaleetan zehar, behartutako bi urteko etenaren ondoren. Lege zaharrean egingo dute: hamar irudi edo anda aterako dituzte eta lau paso bizi. 18:15ean ekingo diote ibilbideari, parrokiatik, Azken Afariko mezaren ondoren.

Bihar, Ostiral Santuan, prozesioa berriz egingo dute. 18:15ean, parrokiatik. Gainera, 08:00etan, Santa Engrazitik Sorkundetar Komentura arteko Gurutz bidea eta, 16:30ean, Jaunaren Nekaldiaren Ospakizuna eta Gurutzetik jaistearen zeremonia egingo dute parrokian.
Larunbat Santuan Sorkundetar Komentuan elkartuko dira, 21:30ean, mezarako eta bijiliarako. Biharamunean, Pazko egunez, 11:00etan meza santuarekin borobilduko dute asteburua.
Prest
Prozesioetarako prestaketa lanak amaitu bezain laster hasten dituzten arren, azken ukituak asteburuan eman zituzten. 60 bat lagun elkartu ziren konponketa lanak egin eta santuak janzteko.