Zaldibiako Saturdin festa egingo dute astelehenean
Datorren astelehenean, apirilak 18, Zaldibiako Saturdi baseliza aurrean festa egingo dute.
Datorren astelehenean, apirilak 18, Zaldibiako Saturdi baseliza aurrean festa egingo dute. Meza (11:00), Iztueta taldearen dantzak, ume jolasak, Maide Garmendia eta Maialen Akizu bertsolariak, Laja eta Alabier trikitilariak eta toka (13:00) izango dira eguartean. Arratsaldean, 18:00etan, Uxue Antsorregi-Julen Gabirondo eta Irati Astondoa-Altzo aizkoran, zazpi enborretara, binaka. Ardo pitxar jasotzea ere egingo dute. Erromeriak jarraituko du iluntzean, trikiti eta bertso.