Idiazabalgo haurren danborradarako izen-ematea zabalik
IDIAZABAL // San Blas jaiak bertan behera geratu direnez aurten, festa batzordeak maiatzaren 20tik 22ra festa asteburua egitea erabaki du. Haurren danborrada egingo dute maiatzaren 22an, eta parte hartzeko izen-ematea ostiralera arte egongo da irekita, udaleko webgunean. Bi entsegu zehaztu dituzte: apirilaren 30ean eta maiatzaren 14an. Apirilaren 30eko entseguan ere izena eman ahalko da.












