Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Eitzako merkatari eta ostalari berriak

Zumarraga
Ekonomia

Josune Sueskunek janari-denda ireki du bere izeba Juleneren lokalean eta Mari Carmen Sanchezek Korta taberna berrireki du. Asteburuan inaugurazio ekitaldia egin dute eta herritar askok parte hartu dute.

2022/05/03
Asier Zaldua

Eitzako bizilagunak zorioneko dira, igandetik merkataritza eta ostalaritza aukera zabalagoa baitute: Josune Sueskunek janari-denda ireki du eta Mari Carmen Sanchezek Korta taberna berrireki du. Bien inaugurazio ekitaldia igandean izan zen. Gerturatu diren guztientzat jana eta edana egon zen.

Eguraldi bikaina lagun, herritar askok parte hartu zuten ekitaldian. Sueskunek eta Sanchezek lagun eta bezeroen babesa jaso zuten eta eitzatarrek eskerrak eman zizkieten auzoari egingo dioten ekarpenagatik.

Sueskunek bere izeba Julene Izagirreren lekukoa hartu du, Julenek janari-denda izan baitzuen toki berean. Josunek 30 urte daramatza negozioan. Orain arte bere amak eta bere izeba Liernik Nafarroa plazan ireki zuten janari-dendan lan egin du.

Nafarroa kaleko denda itxi eta Eitzara igo da. Eitzan bizi da eta auzoari bizitza ematen laguntzeak ilusioa egiten dio. Beheko dendan saltzen zituen produktu berak salduko ditu: inguruko baserrietako produktuak, Nafarroako baratzetakoak eta janari-denda batean topa daitezkeen gainontzeko produktuak.

Mari Carmen Sanchez, berriz, Bartzelonakoa da. Duela 16 urte Euskal Herrira etorrira zen oporretara eta Antiora egindako txangoan egun bere senarra dena ezagutu zuen. Duela 14 urtetik Eitzan bizi da. Urdaneta kalean mertzeria du eta Korta taberna hartzea erabaki du. Bere anaia Joseren laguntza izango du. «Korta toki bikainean dago eta pena ematen zidan ixteak. Ilusioa egiten dit auzoa biziberritzen laguntzeak», esan du.

San Isidro jaiak

Eitzatarrak zorionekoak dira eta ez bakarrik Sueskunek janari-denda ireki duelako eta Sanchezek Korta taberna berrireki duelako. Baita pandemiak eragindako etenaren ondoren festak berreskuratuko dituztelako ere.

San Isidro jaiak hilaren 13ko asteburuan ospatuko dira, baina asteburu honetarako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Larunbatean, 16:00etan, mus txapelketa jokatuko da. Parte hartu nahi dutenek han bertan eman behar dute izena, txapelketa hasi aurretik.

Igandean hiru ekitaldi egongo dira. 11:00etatik 14:00etara bigarren eskuko azoka egingo dute. 12:00etan, berriz, gaztetxoek pilota partidak jokatuko dituzte auzoko pilotalekuan. Ekitaldi hau Beloki pilota eskolak antolatu du. 13:00etan Alarma Morearen kontzertua egongo da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut