Liburuaren nazioarteko eguneko zozketako saridunak
IDIAZABAL // Apirilaren 23an liburuaren nazioarteko eguna izan zen. Horren harira, Idiazabalgo Udal liburutegiak zozketa bat egin du apirilean liburuak maileguan hartu dituzten herritarren artean. Mara Lizarralde, Elene Dorronsoro, Ane Garmendia, Amets Zufiria eta Ane Aseginolaza izan dira zozketaren irabazleak. Liburutegitik pasa beharko dute saridunek txartelak jasotzera.












