Erauskingo edukiontziak San Inazio eta Oriamendi kaleetan birkokatu dituzte
Inguruko merkatariek edukiontzia lekualdatzeko eskatu zuten, ikusgarritasuna irabazteko. Obrak baliatuta, udalak nahia gauzatu du
Oriamendi eta San Inazio kaleetan kokatu ditu Erauskin plazako edukiontziak Beasaingo Udalak. Aldaketa behin betiko izango da. Izan ere, inguruko merkatarien eskakizuna zen, “ikusgarritasun handiagoa” eta “itxura hobea” emateko.
San Inazio kaleko edukiontziak La Salle parean jarri dituzte | Oriamendi kaleko edukiontziak Correos parean jarri dituzte |