Errakiko itsulapikoa betetzeko musika jaialdia antolatu dute
Bihar iluntzean izango da jaialdia; Iltze, Tirokatuak eta Anker taldeek joko dute gaztetxean.
Beasaingo gaztetxeak elkartasun jaialdia antolatu du biharko, Ordiziako gaztetxearen laguntzarekin. DJ Maixuren eskutik pintxo pote musikatua izango da 20:00etatik aurrera; 22:30ean kontzertuak hasiko dira: Iltze eta Tirokatuak punk eta oi taldeek joko dute aurrena eta Anker metal talde legazpiarrak, ondoren. Bildutako dirua Erraki gune autogestionatuen babes sareari ezarritako isunak ordaintzeko izango da.